AZALPENAK |
Euskara batuan oso zehaztuta dago zein izan behar duen aditz-izenaren formak, hau da, noiz erabili behar den -TE eta noiz -TZE. Aditza –Nz bukatzen denean, beti -TE izan behar du (egin-egite, joan-joate, irten-irtete, jasan-jasate), kasuren baten (irtete, adibidez) forma hori arraroa iruditu arren. Aditzoina txistukariz (S/X/Z; TS/TX/TZ) bukatzen denean ere, -TE formadunak erabili behar dira (hasi-haste, hustu-huste...). Beste kasu guztietan -TZE da erabili beharreko atzizkia. |
DOKUMENTAZIOA |
|