AZALPENAK |
Kausazko galdera baten aurrean norbaitek inolako arrazoirik eman nahi ez badu, gogoak eman dion moduan egin duela adierazi nahirik, gaztelaniaz “porque sí”, “porque no” erantzunak erabil daitezke. Euskaraz, egoera berberaren aurrean eta gaztelaniaren hitzez hitzeko itzulpena eginez, gero eta gehiagotan entzuten dira “zergatik bai”, “zergatik ez” eta antzeko erantzunak, batez ere gazteen artean. Eta euskaraz dagoen forma jatorra (“hargatik”) baztertzen ari da poliki-poliki. Beraz, “Zergatik ez duzu ikasi?” bezalako galdera baten aurrean azalpenik eman nahi ez bada, edo arrazoia apeta hutsa baizik ez dela adierazteko, honela eman ohi da erantzuna, bai baiezkoan eta bai ezezkoan ere: - “Hargatik!” Beraz, baztertu behar dira, gaztelaniaren kopia hutsak diren beste horiek. Edonola ere ez ahaztu honelako erantzunak testuinguru oso berezietan erabiltzen direla gehienetan (elkarrizketetan eta askotan maila arruntean edo lagunartean). |
DOKUMENTAZIOA |
|