Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 750
NIRE AMA vs (GURE) AMA

AZALPENAK

Pertsonen arteko harremanak adierazten dituzten hitzek (aita, ama, osaba...) erreferentzia argia dutenean, NOREN kasuko izenordainik gabe erabiltzen dira gehienetan, gaztelaniaz ez bezala. Baina kontuan hartu behar da testuinguruak adierazi behar duela erreferentzia argia den ala ez.

Edonola ere, badirudi, testuinguruak bestelako esanahia eskaintzen ez badu, lehenengo pertsonari dagokiola hitz hori (“nire” edo “gure” hitzak ezabatzen dira horietan).

Beraz “aitak ikusi zaitu” bezalako esaldi batean testuinguruak markatu beharko luke norena den aita, zurea ala nirea. Eta bestela, zehaztu gabea gera daiteke eta gaizki ulertuak gerta.

Arrazoi horrengatik euskaldun askok gaztelaniaz hitz egiten dutenean ez dute “mi madre ha dicho” bezalako esaldirik esaten, “la madre ha dicho” baizik.

Posesibo baten bidez adieraz daiteke erreferentzia hori, baina posesibo hori pluralean jartzeko joera du euskarak (“zuen anaia”), singularreko erreferentzia badu ere. Beraz, gaztelaniaz “mi padre” esaten den testuinguruetan “aita” edo “gure aita” erabili behar da.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 125.-127. or.