Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 740
PILO hitza zenbatzaile moduan erabiltzea

AZALPENAK

“Pilo” (“pila” beste euskalki batzuetan) ez da zenbatzailea, izena baizik. Eta sortzen diren egiturak izen konposatuak besterik ez dira. Beraz, edozein izen konposatu bezala erabili behar da:

- Jende piloa / jende pilo bat
- Liburu piloa / liburu pilo bat
- Arazo piloa / arazo pilo bat
- Harri piloa / harri pilo bat

EGLU-I-en honen antzekoak diruditen zenbait egitura aztertzean (“Beste zenbatzaile zehaztugabeak” atalean), dena den, hauxe esaten da:

“Badirudi 'ogi pixka bat' eta antzeko sintagmetan, 'pixka bat', oso-osoan, dugula zenbatzailea”.

Iturria: EGLU-I, 234. or.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 234.-236. or.
  • Euskal Hiztegia: 651. or.
  • OEH-XIV: 99.-100., 105.-106. or.