AZALPENAK |
Gaztelaniaz “RE -” aurrizkiarekin hasten diren hitz guztiak ez dira zertan “BER-” aurrizkiarekin hasi euskaraz. Begi-bistako adibide bat jartzeagatik: “reconocer” ez da “berrezagutu” erabilera gehienetan. “Ber-” aurrizkiak “berriz/berriro” esanahiarekin lotuta agertu behar du. Beraz, “berreskuratu” ondo egongo litzateke, baldin eta “berriro eskuratu” esan nahi balu (goiko adibideetan: “berrikusketa”, “berregituratu”...). Bestaldetik, batzuetan gaztelaniaren eraginez, aditzak inolako beharrik gabe asmatzeko joera dago. Adibidez, “berrartu” asmatu da, guztiz naturala den “berriz/berriro hartu” erabili beharrean. |
DOKUMENTAZIOA |
|