AZALPENAK |
ZENTZU: euskaraz, “esanahia” edo “konortea” adierazteko erabili behar da. “Norabide” hitzaren ordez erabiltzen bada, gaztelaniaren itzulpen trakets baten aurrean gaude. BERRI: “Zahar” hitzak adierazten duenaren kontrakoa adierazteko erabili behar da. Beraz, gaztelaniazko “un nuevo gol” bezalako esamolde bat itzultzeko, euskaraz ez da “berri” hitza erabili behar, “beste” baizik (cfr. ingelesez gertatzen dena, “another goal”). BESTE EGUNEAN: gaztelaniazko “el otro día” esamoldearen itzulpen literala da. Gaztelaniazko esamolde horrek “aurreko egun batean” edo horrelako zerbait esan nahi duenean, euskaraz “lehengo egunean” esamoldea erabili beharko litzateke. Jakina: bi egunez hitz egiten ari bagara eta bata bestearekin konparatzen, “egun batean” eta “beste egunean” esan dezakegu. Adibidez: - “Asteburu honetan ez dut bazkaririk prestatuko; egun batean, jatetxe italiar batean bazkalduko dut; beste egunean, txinatar batean”. |
DOKUMENTAZIOA |
ZENTZU: |
|
BERRI: |
|
BESTE: |
|