AZALPENAK |
Gaztelaniazko “más” konparazioa egiteko eta superlatiboa egiteko erabiltzen da, baina euskaraz ondo bereizi behar dira horiek biak: “gehiago” eta “gehien/gehiena”. Gaztelaniazko esaldi honetan: “el que más ha estudiado”, “más” hori superlatiboa da; beraz, “gehien/gehiena” erabili behar da (“gehien/gehiena ikasi duena”). Adibideetan “gehien” forma erabili baldin badugu ere, horren forma mugatua erabiltzeak ere izan du tradizioa (“gehiena”). |
DOKUMENTAZIOA |
|