Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 700
Adjektiboa + izena vs izena + adjektiboa;
adjektiboa + izena vs izen elkartua

AZALPENAK

Adjektiboa izenondoa denean, izenaren ostean agertu behar da:
- "Arazo sindikalak" ("*sindikal arazoak").

Batzuetan hitz konposatuen aukera ere posiblea izaten da horrelako egituretan. Baina hitz konposatu hauetan agertzen den lehenengo osagaia ez da adjektiboa, izena baizik:
- "Ekonomia-arazoak / Arazo ekonomikoak"

Horrela ulertu behar da "euskal gizartea" bezalako forma ("euskal", "euskara" izenetik sortzen den forma baita izen konposatuen lehenengo osagaia izateko, eta ez da adjektiboa).

Salbuespen moduan, jatorria adierazten duten adjektiboak edota "-dun" atzizkiaren bidez sorturikoak izenaren aurretik ager daitezke, batez ere haiekin doazen izenek pertsonei erreferentzia egiten badiete:
- "Bilbotar idazleak"
- "Euskaldun ikusleak"

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 247.-250. or.
  • Estilo libururantz: 145.-155. or.