AZALPENAK |
“Gogo” hitza singularrean erabili behar da: “Joateko gogoa daukat”. Ezezkako esaldietan partitiboan agertzen denean, aditza singularrean agertu behar da, jakina: “Ez dut joateko gogorik”. Pluralean erabiltzeko joera gaztelaniazko eraginetik sortu da, gaztelaniaz “ ganas ” hitza gehienetan pluralean erabiltzen delako: “ Tengo ganas de ir ” = “*Joateko gogoak dauzkat”. Baina ez nahasi pluraleko forma horiek, orain aipatuko diren ergatibozko hauekin: “Egin zuen gogoak eman zion bezala” (“gogoak” nork kasuan baitago). |
DOKUMENTAZIOA |
|