Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 670
*Ake ..., *Si ..., *Asike ..., *Jake..., *Eske...

AZALPENAK

Euskalkiko betiko ezaugarriak erabiltzeko eskubide osoa daukagu euskalkian dihardugunean eta baita, gehienetan, Euskara Batuan dihardugunean ere. Beharrik ez dela, erdararen harrobira jotzea da muga bakarra. Eta sarriegi egin ohi dugu hori.

Begi-bistakoa da askotan erdal iturria. Hego Euskal Herrian, esate baterako, hitzetik hortzera erabiltzen ditugu "asike, aunke, desde luego, eske, lo ke pasa, osea ke, porke, segun-eta..."

Iturria: Sendabelarrak, 209. or.

Inguruko hizkuntzen eraginaren adierazle bikainak dira erdararen makulu batzuk.

Euskaraz "aber" gehienetan entzulearen arreta eskatzeko deia da. Eta beste batzuetan zehar-galdera osatzeko partikula da.

"Si" hitza, euskaraz behintzat, musika-nota besterik ez da. Euskarak ez du beste "si" hitzik, eta ez duzu inongo hiztegitan aurkituko. Zuzen ditzagun beraz.

Iturria: Ikastira-I: "Erdal makulu batzuk"

Gero eta zabaltzenago doa euskaraz gaztelaniatik hartutako "eske" ("es que") esapidea erabiltzeko joera. Zentzu horretan, esan beharra dago euskarak badituela esapide hori adierazteko aski baliabide inguruko hizkuntzetara jo barik. Besteak beste: "eta, izan ere, bait-".

Iturria: EGO, 755. or.

 
DOKUMENTAZIOA
  • Sendabelarrak: 209. or.
  • Ikastira-I: “Erdal makulu batzuk”
  • EGO: 755. or.
  • Kontuan izan!: 26.-27. or.