Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 650
HOBE vs HOBETO/HOBEKI;
HOBE vs *HOBEAGO

AZALPENAK

- Hobeto (hobeki) eta hobe:
“Hobe” adjektiboa da, “on”i dagokion konparatibozko forma, hain zuzen. Baina “ongi/ondo” adberbioei dagokien konparatibozko forma “hobeki/hobeto” dugu. Hortaz, batetik “*hobeago” eta “*hobetoago” esatea alferrikako zerbait esatea da, “hobe” aski baita. Eta bestetik, “nola esan?” galderari erantzungo liokeena ez litzateke “*hobe esan”, “hobeto esan” baizik, “hobeto” baita adberbioa.

Iturria: EGLU-I, 190.-191. or.

Euskal hitzei, konparatibo-eran jartzeko, -AGO atzizkia eransten zaie, baina “ona” hitza salbuespenetako bat da eta hitz horren konparatibo-era, berriz, “hobea”, eta superlatibo-era, “onena”.

Bestetik, hobeki/hobeto izenondoari ez dago –AGO atzizkia erantsi beharrik, “hobeki/hobeto” hitza beste gabe baita konparatibo-adierazgarria.

Iturria: Euskara jatorra, 131. or.

Beste salbuespen bat NAGUSI adjetiboa da, horrek ez baitu *NAGUSIAGO edo *NAGUSIENA bezalako formarik onartzen (balio estilistikoan ez bada).

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 190.-191. or
  • EGO: 283. or.
  • Euskararen ajeak: 143. or.
  • Euskara hobetzen: “Hobea da”
  • Euskara jatorra: 131. or.