Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 600
Instrumentala eta Soziatiboa

AZALPENAK

Sarritan ZEREZ kasuaren ordez, NOREKIN erabiltzeko joera dago. Esan beharra dago, instrumentaltasuna adierazteko, NOREKIN kasua ere erabil daitekeela askotan. Hala ere, zenbait kasutan, mugagabean eta zenbait esapidetan batez ere, egokiago dirudi ZEREZ kasuaz baliatzeak.

Aitzitik, tresna edo bitartekoa adierazten duen izena pluralean badago edo adjektibo edo erakusle batez lagundurik dagoenean, badirudi NOREKIN kasua erabiltzeko joera dagoela.

Orientabide gisa hona hemen eskema bat:
NOREKIN: pluralean eta adjektibo, erakusle edo zenbakiekin doanean.
ZEREZ: gainerako kasuetan, eta batez ere mugagabean eta zenbait esapide eginetan.

Iturria: EGO, 338. or.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGO: 338., 339. or.
  • Estilo libururantz: 142. or.
  • Euskara jatorra: 70.-74. or.