AZALPENAK |
Zenbaitetan, “norbaitengana noa” esaten dugunean, “norbaiten etxera noa” adierazi nahi izaten dugu. Horrelakoetan, “amamaRENERA”, “lagunARENERA” eta antzeko esapideak erabili ohi dira. Dena dela, forma hau lekua adierazteko baino ezin da erabili. Iturria: EGO, 376. or. Pertsona izena + -aRENEAN, -aRENERA, -aRENETIK... egiturak aipatzen denaren etxe, denda, taberna, kontsulta ... + -N, -TIK, -RA... adierazten du. Iturria: Gramatika ariketak I, 196. or. Inoren etxea, egoitza... adierazteko, hitzari -enean, -enera, -enetik,... gehitzen zaio. Iturria: Atalak-1, 48. or. |
DOKUMENTAZIOA |
|