AZALPENAK |
Erdarazko “producir, ocurrir” eta holakoak, gertakarien berri emateko erabiltzen direlarik, erdara ez dotorean batzuetan “dar” aditzaren bidez adierazten dira. Erdaraz ere erabilera arrunta dela esan daiteke, baina euskarara kalkatua igaro da hainbat hiztunen jardunetan, erabilera guztiz neutroan, edo, are okerrago, erabilera “jaso” moduan. Hala ere, oraintxe arteko tradizioari begiratuta, aditz bat baino gehiago ditugu euskaraz horrelakoak adierazteko. Item hau lantzeko adibideetan ikus daitezke: gertatu, izan, egon dira horrelako esapideak adierazteko ohiko aditzak; beste batzuetan, beharbada “egin” eta besteren bat ere egokia izan daitezke eduki bera komunikatzeko. Gainera, Iparraldean “eman=jarri” izaten da testuinguru batzuetan, eta horrek are gehiago nahasten du aditz horren esanahia. Horrengatik guztiarengatik, komeni da zaintzea ohiturazko gertatu, izan, egon aditzak, horrelako edukiak adierazteko, erdara kaxkarraren morrontza itsuan tonto-tonto erori gabe. |
DOKUMENTAZIOA |
|