Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 510
*ZERTAN + aditza + BEHAR

AZALPENAK

Azter dezagun adibide bat, gaztelaniazko perpaus batetik abiatuta: no tengo por qué hacerlo así.

Euskaraz bi modu ditugu horren baliokideak emateko:

Ez dugu zertan horrela egin
Ez dugu horrela egin beharrik.

Bigarren formak ez du arazorik eta halaxe erabiltzen da, baina lehenengo forma erabiltzean hiztun batzuek (askok?) ez dute ZERTAN horren balioa “ezagutzen”, eta BEHAR nonbait sartu beharra sumatzen dute; horrela, esaldi, nolabait, “hibrido” bat osatzen dute. Nahaste hori ekiditeak arintasuna ematen dio komunikazioari, tradizioa errespetatzeaz gainera.

Puntu honetan aztertu dugun ZERTAN horren tokian, beste toki batzuetan ZEREN erabiltzen dute, esanahi eta erabilera berberarekin (Iparraldean eta ondoko eskualde batzuetako azpieuskalkietan behinik behin, konparazio batera Nafarroako Bortzirietan). Adibide bat:

- Tradizioa ezagutzeko, ez duzu zeren literatura guztia irakurri.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 354., 362.-362. or.
  • EGLU-V: 83.-130. or.
  • EGO: 690.-697. or.
  • Estilo Libururantz: 166.-168. or.
  • OEH