AZALPENAK |
Gaztelaniaz, menpeko perpaus batzuen hasiera edo burua markatzeko erabiltzen da QUE partikula. Hona adibide batzuk: 1) Hay algunas personas que no respetan nada a los compañeros (erlatibozkoa). Axaleko berdintasun formal horrengatik, segur aski, euskaraz ezberdinak ziren formak bat egiteko jaidura sumatzen da, denetarako -(e)LA atzizkiaz baliatuta. Eta horrela, goiko perpaus horien itzulpen gisa, forma hauek -adibidez- ibiltzen dira batzuetan: 4) *Badira pertsona batzuk beren lagunak batere errespetatzen ez dituztela. Baina QUE horietako bakoitzak bere ordaina du euskaraz. Hauek dira itzulpen zuzenak: 7) Badira pertsona batzuk beren lagunak batere errespetatzen ez dituztenak (erlatiboa). |
DOKUMENTAZIOA |
|