AZALPENAK |
Menpeko perpaus kausazko-azalpenezko batzuk, -ETA edo BAIT- menderakuntza-partikulen bidez egin beharrean, -(e)LA atzizkiaren bidez ematen dituzte hiztun batzuek gaur egun. Erdararen azaleko formari jarraitzeak esplika dezake gertaera hori: gisa horretako menpeko esaldien hasieran QUE ezartzen da, eta QUE da, orobat, perpaus osagarri batzuen sarrera-hitza (me ha dicho que..., creo que...). Azken QUE horren ordaina -(e)LA baita, forma hori hedatzen aritu da eta ari da beste perpaus kausazko-azalpenezko horietara ere. Ondo gogoan hartu behar da, beraz: erdarazko QUE forma bakarrak hainbat funtzio betetzen dituela, eta horietako bakoitzari zein forma dagokion euskaraz ongi ebatzi behar dela. |
DOKUMENTAZIOA |
|