AZALPENAK |
1) EZ EZIK, EZIK, eta IZAN EZIK nahasi egin dira sarritan. Horrengatik, Euskaltzaindiak erabakia du zein izango den forma egokia euskara baturako, eta bakoitzaren esanahia finkatzeko araua argitaratu du (ikus www.euskaltzaindia.net, 16. araua). 2) IZAN EZIKen baliokide bat bada mendebalean: IZAN EZEAN (euskara batuan erabil daiteke, jakina). 3) Adibide hauetan ez dugu aztertzen EZIK soilaren erabilera zehatza, baina hori ere gerta daiteke: dirua eduki ezik, ezin zara inora joan (= dirurik ez badaukazu, ezin zara inora joan). Erabilera hori ere, jakina, guztiz zuzena da. |
DOKUMENTAZIOA |
|