AZALPENAK |
Erdaraz, formaren aldetik ez da desberdintasunik honako hauetan: 1) Después de comer, después de correr, después de hacer... Bietan ere, adibideetan ageri den bezala, “después de/tras” erabiltzen da, batean aditza infinitiboan baldin bada ere, eta bestean izena artikuluduna. Euskaraz, berriz, aditza baldin bada denbora-erreferentzia egiten duena, orduan bi formula ditugu aukeran: 1) Bilera egin ostean/ondoren/ondotik... Baina erreferentzia egiten duena izena baldin bada, “eta gero delakoak ez du tradiziorik izan. Haren tokian, beste formula batzuk erabili ohi dira, postposizio batzuen bidez (ostean, ondoan, ondotik, ondoren), neurri batean euskalkiaren araberako soluzioak dira; baina denek ere balio dute euskara batuan: - bazkalostean (<bazkari ostean), afalondoan/afalondoren (<afari ondoan / afari ondoren), emanaldiaren ondoren, bileraren ondoan, meza ostean, meza ondoan... Komenigarria da ETA GERO formula hori aditzarekin erabiltzea, eta izena denean denbora-erreferentzia egiten duena, orduan beste formula horietako bat erabiltzea (ostean, ondoan, ondotik, ondoren...). |
DOKUMENTAZIOA |
|