AZALPENAK |
ERE emendiozko lokailuaren erabilera tradiziozkoaren higadura handia gertatzen ari da azken urteotan. Inguruko bi erdaretan, ere ren kidekoen erabilera-arauak malguagoak dira, eta testuinguruaren arabera bereizten dira anitzetan esanahi zehatzak. Euskaraz ere erabilerak hein batean ezberdinak dira Hegoaldean eta Iparraldean, baina azken urte hauetan bereziki, bietan ere erdaren eragina nabari da. Kontuan hartu behar diren arau garrantzitsu batzuk hauexek dira, besteak beste: 1) ERE , beti zerbaiten “arrimuan” erabiltzen da eta haren ondoren, inoiz ere ez perpausaren hasieran. 2) ERE k, beti perpausaren erreferentzia-munduaren handitze bat dakar berekin, eta handitze hori bere aurreko osagaiari lotua egoten da. 3) Testuinguruaren arabera EREren kokapena alda daiteke, baina ERE BAI / ERE EZ ezin daitezke inoiz ere hasieran jarri. 4) Bada joera bat gaztelaniazko también guztiak, nonahi doazela eta zernahiren arrimuan, BAITA (ERE)ren bidez emateko (eta tampoco guztiak, berriz, EZTA (ERE) baliatuta). Horrela jokatuta, perpausa moteldu eta astundu egiten da maiz aski. Merezi du, bada, Euskaltzaindiaren gramatikan ikastea arazoaren berri zehatza. |
DOKUMENTAZIOA |
|