Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 420
BEZALA gehiegi erabiltzea, predikatu osagarri batzuetan

AZALPENAK

Orain “bezala” gehiegi erabiltzen da, lehengo beste forma batzuen tokian, predikatu osagarri batzuk egiteko. Merezi du beste formei eustea, laburragoak eta komunikazio aldetik guztiz garbiak direlako, tradizio onenekoak izateaz gainera.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 38., 242., 255.-267., 333., 417., 446.-447. or.
  • EGO: 133.-135., 183., 329., 398. or.