AZALPENAK |
||||||||||||||||||
Euskaraz, inguruko hizkuntzetan ez bezalako moduan, agertzen da adizkian pertsona gramatikalen numeroaren komunztadura. Adibide batzuk:
Euskarak eta erdarek komunztadura desberdin tratatzeak hiztun elebidunei arreta berezia eskatzen die, horiek bi sistema kudeatu behar baitituzte. Horren ondorioz, puntu hau zaindu beharra gertatzen da, erabilera okerren iturri izan daiteke eta. Zaindu beharraren zaindu beharraz, ordea, hiperzuzenketa kasu batzuk ere gertatzen dira batzuetan: aditz jokatuan pluralaren marka ageri da, berez singularra behar lukeen kasu batzuetan, komunztadura aditzarekin egin beharrean haren osagarri zuzenarekin egiten baita, oker. Horrelako kasuak tratatu ditugu item honen adibideetan. Numero-komunztaduran arazo ugari gerta daitezke eta haiekin sailkapen xehea egin daiteke, hainbat motatakoak baitira, baina, esan bezala, adibide sorta honetan modu jakin bateko hutsak bildu ditugu, besterik gabe. |
||||||||||||||||||
DOKUMENTAZIOA | ||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||