AZALPENAK |
|||||||||||||||
Galdetzaileetatik eratorritako adberbioen erabileran, tradiziotik aldentzen diren formak agertzen eta indartzen ari dira. Hona adibide batzuk:
Horietan, ukazio bikoitza dei dezakeguna gertatzen da: bi aldiz agertzen da EZ partikula, ukazio bakarra aski den tokian. Goiko adibide horiek, zuzen emanak, honela lirateke:
EZ partikula behin agertuta, nahikoa da. Dena dela, ukazio bikoitzeko bigarren EZ partikula esaldiaren amaieran doanean, esaldia zuzena izango litzateke, baldin eta koma bat jarriko balitz (edo ahozkoan, intonazioan eten bat agertuko balitz). Hala ere, kontuan hartu behar da beste hau ere: etenarekin ahoskatuta edo komarekin idatzita, bietan ere erabilera hanpatua edo nabarmendua genuke. Honelatsu itzuliko genituzke gaztelaniara azken esaldi horiek:
Itzulpen horiek edo antzekoak izan, nolanahi ere, azpimarratu egiten da azken zati hori. Galdetzaileetatik eratorririko adberbioekin ez ezik, BAT ERErekin ere gauza bertsua gertatzen da:
Horrez gain, esan daiteke mendebaleko euskaldunen artean gertatzen dela gehienbat “ukazio bikoitza” izendatu dugun fenomeno hori, beste euskalki batzuetan berriz guztiz nabaria baita holako esaldien zuzentasun falta. Laburtuta, ikus koadro hau:
|
|||||||||||||||
DOKUMENTAZIOA | |||||||||||||||
|
|||||||||||||||