Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 380
INOR vs INOR (ERE) EZ

AZALPENAK

Hiztun gazteen artean batez ere ari dira hedatzen korrespondentzia desegoki hauek:

Nunca = inoiz; nadie = inor; nada = ezer; a ninguna parte = inora; de ninguna manera = inola; eta abar.

Badirudi euskarazko hitzen hasierako e- (e-zer) edo i- hori (i -nor, i -nola...) ukaziotzat hartzen dela, nahiz eta erabilera zuzena bestelakoa izan.

Erdararen eragina nabari da horretan. Izan ere, ez da arazorik erdarazko forma horiek ukazioetan agertzen direnean:

No ha venido nadie = ez da inor ere etorri; no se lo digas a nadie = ez esan inori ere; no vayas a ninguna parte = ez joan inora ere ...

Arazoa agertzen da nada, nadie, nunca eta horrelako ukaziozko esanahia duten adberbioak haiek bakarrik agertzen direnean, perpausak haiek osatzen dituztela. Horrelakoetan, gaztelaniaz ez da ukazio-marka berezirik ezartzen, eta eredu horri segituz, euskaraz ere korrespondentzia desegokiez baliatzen dira (ikus koadroa):  

Erdaraz Euskaraz, gaizki Euskaraz, ongi
¡Nunca! / Jamais! Inoiz! Inoiz ere ez!
¡Nada! / Rien! Ezer! Ezer ere ez!
¡Nadie! / Personne! Inor! / Inork! Inor ere ez / Inork ere ez!
¡De ninguna manera! / D'aucune manière ! Inola! Inola ere ez!
¡A ninguna parte! / Nulle part ! Inora! Inora ere ez!
 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 94.-99. or.
  • Kontuan izan!: 35. or.