Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 350
IKUSI aditzaren erabileraz (ikusi dizut vs zaitut)

AZALPENAK

IKUSI aditza NOR-NORK formako aditz arrunta da, objektua pertsona bada ere ("ikusi du"). Jakina, bigarren objektu bat eransten bazaio, orduan NOR-NORI-NORK formakoa bihurtzen da ("kotxe berria ikusi diot Mireni").

Gaztelaniaz, aditz batzuekin a preposizioak osagarri zuzenari ematen dio sarrera (Vernos a nosotros en la carretera, ver a los hijos = gu ikusi errepidean, umeak ikusi), baina beste batzuetan zehar-osagarriaren aitzindari izaten da (vernos a nosotros las intenciones, ver a los hijos sus defectos = guri asmoak ikusi, umeei akatsak ikusi). Gaztelaniaz forma bakarraren bidez adierazten dira bi funtzioak aditz batzuekin, eta euskaraz ere pareko jokabiderako joera ageri da; horrela, oro har, a preposizioaren balioa datiboarekin identifikatzen da, eta ondorioz euskaraz absolutiboan eman ohi den osagarri zuzena eta datiboan eman ohi den zehar-osagarria, biak, forma bakarrera biltzeko joera gertatzen da aditz batzuekin, esan bezala. IKUSI da aditz horietako bat. Beste batzuk, HARTU, HEZI, GONBIDATU… dira.

 
DOKUMENTAZIOA