Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 340
HEZI aditzaren erabileraz

AZALPENAK

HEZI aditza NOR-NORK formako aditz arrunta da ("hezi du", ez *"hezi dio"): hezi, hez, hezten (du); *hezitzen.

Gaztelaniaz, aditz batzuekin a preposizioak osagarri zuzenari ematen dio sarrera (cogernos a nosotros en la carretera -en autostop-, educar a los hijos), baina beste batzuetan zehar-osagarriaren aitzindari izaten da (educar a los hijos el gusto musical, coger el bajo al pantalón, coger el truco a los contrarios).

Gaztelaniaz, beraz, forma bakarraren bidez bi funtzio adieraz daitezke, eta forma-bakartasun horrek eraginda euskaraz ere jatorriz bi formaren bidez eman ohi direnak forma bakarrera biltzeko joera ageri da; horrela, oro har, a preposizioaren balioa datiboarekin identifikatzen da, eta ondorioz euskaraz absolutiboan eman ohi den osagarri zuzena eta datiboan eman ohi den zehar-osagarria, biak forma bakarrera biltzeko joera gertatzen da, aditz batzuekin (esate baterako, HEZI aditz honekin). Fenomeno bertsua gertatzen da beste aditz batzuekin ere: IKUSI, HARTU...

Horrek ez du esan nahi, ordea, HEZI aditza ez daitekeela datiboarekin erabili. Esate baterako, guztiz zuzena da honako esaldi hau: txikitatik hezi zioten Koldori musikarako gustua (=a Koldo desde pequeño le educaron el gusto musical). IKUSI aditzarekin gertatzen denaren antzeko fenomenoa gertatzen da HEZIrekin ere, aldeak alde.

 
DOKUMENTAZIOA