Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 320
JOLASTU aditzaren erabileraz

AZALPENAK

JOLASTU aditza NOR formakoa da ("jolastu da"). Berdin gertatzen zaio baliokidea den JOSTATU aditzari ere. Ez dira nahasi behar aditz horien erabilerak JOKATU aditzaren erabilerarekin. Erdararen eraginez nahasten dira bi aditz horiek eta haien erabilerak, bien baliokidea gaztelaniaz JUGAR aditza baita.

 
DOKUMENTAZIOA