Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 310
BIHURTU aditzaren erabileraz

AZALPENAK

BIHURTU aditzaren osagarriak kasu absolutiboan (NOR kasuan) agertu behar du, inolako deklinabide-atzizkirik gabe, beraz. Alabaina, osagarri hori nolabait zehaztuta edo mugatuta badago (izenlagun batekin, adibidez), artikulua eta guzti ere ager daiteke.

Txartzat ematen dira, gaztelaniaren eraginez gero eta maizago ikusten diren "*ura ardoan bihurtu" bezalako erabilerak.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 13., 256.-257., 448. or.
  • Euskal Hiztegia: 148. or.
  • Euskaltzaindiaren arauak: 40. araua
  • Hiztegi batua
  • Molde berriak: 38. or.
  • OEH-V: 434.-439. or.