AZALPENAK |
Aginduzko esaldiaren subjektua hirugarren pertsonakoa denean, ezin daiteke jokatu gabeko aditzik erabil. Aginterazko adizkiak edota bestelako prozedurak (subjuntibozkoak adibidez) erabili behar dira: "*Joatea haiek!" bezalako forma baten ordez: "joan bitez", "joan daitezela", eta forma trinkoak ere bai ("doazela", "bihoaz" eta abar). Antza, erabilera hori analogiaz sortu da: “haiek joatea nahi dut” esaten bada, “haiek joatea”, besterik gabe, aginduarekin parekatzen da. Izan ere, “quiero que se vayan” = “haiek joatea nahi dut” baldin bada, aginterazko perpausean ere baliokidetza bera egiten da, perpaus okerra emanez euskaraz: “que se vayan (ellos)!” = * “( haiek) joatea!” Huts honen hedatze biziaren arrazoietako bat da, noski, hainbat forma jokaturen ustezko baliokidea dela, eta forma jokatu horiek guztiak erabiltzea ekiditeko balio duela. |
DOKUMENTAZIOA |
|