Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 280
Aditz jokatugabeen erabilera, JOATEN vs JOANEZ, JOANDA

AZALPENAK

Modua edo bidea adierazteko JOANDA (JOANIK) edo JOANEZ formak erabili behar dira. Nahiko antzekoak dira biak, baina desberdintasunen bat badute: “joanda” erabiltzen bada, denbora azpimarratzen da (“joan eta gero”); “joanez” erabiliz, ordea, modua (“nola?”).

Kontuz! Azken forma horiek ez dute inoiz adierazten esaldi nagusian azaltzen den ekintzaren ondoko gertakaririk. Erabilera horiek (adibidez, *"Pariseko unibertsitatera joan zen, asko ikasiz") gaztelania traketsaren itzulpen traketsak baino ez dira.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-II: 91.-92., 103.-104. or.
  • Oración compuesta: 202.-207. or.