AZALPENAK |
Esaldi iragankorretan objektuak NOR kasua eraman behar du. Gaztelaniaren eraginez, gero eta gehiagotan entzuten dira *"arratsaldean ikusiko dizut" bezalako esaldiak, gaztelaniaz objektuak, pertsona denean, a preposizioa hartzen baitu eta NORI kasuarekin nahasten baita: - “He llevado el libro a tu hermana”: “zure ahizpari eraman diot liburua” Huts bera azaltzeko beste bide bat: Gaztelaniaz, aditz batzuekin a preposizioak osagarri zuzenari ematen dio sarrera (llevarme a mí en coche, querer a los amigos...), baina beste batzuetan zehar-osagarriaren aitzindari izaten da (te llevo la maleta a tí, mandar una carta a mi prima). Ikus bitez ondoko adibideok (gaztelaniaz bietan ageri da a preposizioa, baina funtzio desberdinak betetzen ditu perpausean, eta horrengatik diferenteak dira haien baliokideak euskaraz): - “He llevado el libro a tu hermana”: “zure ahizpari eraman diot liburua” Gaztelaniaz funtzio bi forma bakarraren bidez ematen dira, eta horren ondorioz euskarazko perpaus baliokideetan ere forma bakarra erabiltzera jotzen da; horrela, oro har, a preposizioaren balioa datiboarekin identifikatzen da, eta ondorioz euskaraz absolutiboan eman ohi den osagarri zuzena eta datiboan eman ohi den zehar-osagarria, biak forma bakarrera biltzeko joera gertatzen da, aditz batzuekin. |
DOKUMENTAZIOA |
|