Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 260
X-ren BURUAren erabilera

AZALPENAK

Esaldi erreflexiboak egiteko "X-ren burua" egitura dugu euskaraz. Edozein kasutan deklina daiteke, NORK kasuan izan ezik. Nahitaezkoa ez bada ere, gehienetan izenordain indartuekin agertzen da egitura hau (NEURE BURUA, eta abar). Pluralean eskuarki singularreko formak erabiltzen dira (“GEURE BURUA ikusi dugu”), baina baita pluralekoak ere (“GEURE BURUAK ikusi ditugu”).

Gaztelaniaren eraginez, horrelako forma egokien ordez, *"ikusi naiz" bezalakoak erabiltzen dira, gero eta gehiago (“me he visto” adierazteko). Zenbait kasutan bi formak ere zuzenak izan daitezke (adibidez: ongi prestatu naiz oraingoan eta ongi prestatu dut neure burua oraingoan), baina ez da baztertu behar X-ren BURUA egitura ere erabiltzea.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 105., 107., 111. or.