AZALPENAK |
Etorkizunean gertatzekoak direnak, euskaraz, eskuarki -KO marka hartzen dute (bihar deituko dizut). Dena dela, ez da beti hala, eta -T(Z)EN marka hartzen duten formak ere ikusten dira (bihar deitzen dizut). Eskaerek eta galdera-proposamenek ere -KO marka hartu behar dute (zigarro bat emango didazu?; kalera joango gara?). Salbuespenak ere badaude: denborazko esaldietan, adibidez, ez da geroaldiko -KO marka hori erabiltzen (“Etxera heltzen naizenean, garagardo bat edango dut”, “etxera helduko naizenean” baino hobeto). |
DOKUMENTAZIOA |
|