Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 240
Aditz trinkoaren forma okerrak

AZALPENAK

Kontuz aditzean agertu behar duten pertsona-markekin. Analogiaz, orainaldian erabiltzen diren pertsona marka batzuk lehenaldian ere erabiltzen dira (dakigu / *zekigun, genekien en ordez; genekigun, genekien en ordez).

Bestetan, aditz iragangaitzek aditz iragankorren pluraleko -TE marka hartzen dute hirugarren pertsonan (doaz / *doazte; dabiltza / *dabiltzate). Azken horiek (azpi)euskalkian zuzenak izan daitezke baina euskara batuan ez.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-II: 221.-349. or.