Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 160
NORK kasuaren erabilera

AZALPENAK

Inguruko erdarek ez bezala, euskarak bere-berea du nork izen sintagmak daraman “-k” atzizkia, gramatikariek ergatibo izena ematen dioten hori, alegia. Eta beti-beti, euskaraz, subjektua dena.

Baina badu nork izen-sintagma horrek funtsezkoa eta oinarri-oinarrizkoa den berezitasun edo ezaugarri bat: nork izen-sintagma horrek beti daramala “-k” atzizkia, hau da, hitz bukaerako “-k” hori beti agertzen dela.

Kontu egin gaztelaniaz subjektuak ez duela horrelako aldaketarik ... Gaztelaniaz, esaterako, “ha venido Mikel” eta “lo ha traído Mikel” esaldietan beti Mikel agertzen da, inolako aldaketarik gabe; azken “-k” hori gabe, alegia.

Baina, euskaraz bereizi egiten ditugu: “Mikel etorri da” eta “Mikelek ekarri du”.

Horra hor, beraz, nork izen-sintagmaren ezaugarri hori: “Mikelek”.

Iturria: Ikastira-I, “Nork” ergatiboaz.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 1.2.2. Ergatiboa (-k), 335. or.
  • Gramatika laburra-1: 8.2. Ergatiboa (-k), Subjektuaren funtzioa eta egiletasuna, 191.-192. or.
  • EGO: 3.2.3 NORK (Ergatiboa), 335.-338. or.
  • Gramatika ariketak I: 68. NOR, NORK, NORI eta partitiboa, 200. or.
  • Gramatika praktikoa-1: 2.5.1.2. Ergatiboa, 63. or.
  • Gramatika praktikoa-2: 49. eta 50. ariketak.
  • Atalak-2: NOR eta NORK I-II, 6. eta 20. or.
  • Gramatika ariketak I: 201., 203.-205. or.