AZALPENAK |
“-gatik atzizkiak kausa adierazten du, ez besterik”. Iturria: Atalak-2, 37. or. |
Motibatiboa (-gatik): marka honek kausa delako zerbait adierazten du. Zenbait hiztun forma honezaz baliatzen da “egiletasuna” adierazteko eta honela, “nigatik egina da”, “nigatik idatzia da” eta antzekoak entzuten dira “nik egin dut”, “nik idatzi dut” eta horien pareko hartuta. Erabilera hori gaitzetsi behar da, ez baita zuzena batere. Iturria: EGLU I, 435. or. |
Motibatiboa. izen-sintagmei aplikaturik, kasu horren funtzio ia bakarra zergatia edo kausa adieraztea da. Gaitzestekoa da, bestalde, kasu horri subjektuaren edo egilearen zeregina emateko joera, ergatiboa erabili behar denean. Iturria: Gramatika praktikoa-1, 76. or. |
“Maiz, gaztelaniaren eraginez, NORENGATIK kasua erabili ohi da kausa ez beste nozio batzuk adierazteko: salneurria, trukaketa, eta abar”. Iturria: EGO, 297. or. |
DOKUMENTAZIOA |
|