Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema 130
NOREN vs NONGO kasuak

AZALPENAK

NOREN ala NONGO?

-EN atzizkiak norbaitek zerbait duela edo norbaiti zerbait dagokiola adierazi ohi du. NORK kasuaren bidez interpretatzen da gehienetan haren esanahia:

  • Jabetza: Arkimedesen printzipioa (Arkimedesek formulatu zuena).
  • Egilea/ekintza: epailearen erabakia (epaileak hartu duen erabakia).
  • Objektua/ekintza: proposamenaren onespena (proposamena onetsi da).
  • Zerbaiten ezaugarriak eta berezko atalak: atearen zabalera; zelularen mintza; lurraren erradioa, mendiaren altitudea.

-KO atzizkia era askotara erabiltzen da: izenlagun deskribatzaileak sortzeko, adizlagunak izenlagun bihurtzeko... Askotan, esanahia leku-denborazko atzizkien bitartez interpretatzen da:
-N dagoen, -TIK datorren, etab. Adibidez:

  • Lekua eta denbora: herriko plaza (herrian dagoen plaza); hurrengo asteko azterketa.
  • Adizlagunak izenlagun bihurtzeko: betidaniko ohitura (betidanik datorren ohitura).
  • Izenlagun deskribatzaileak: ile luzeko mutila; hiru hankako mahaia; bi litroko botila.

Iturria: Gramatika ariketak I, 212. or.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 1.5.2.3.15. “-en ala -ko”, 424. or.
  • Gramatika laburra-1: 6. Adjetibo Sintagma: Izenlagunak, 151.-171. or.
  • Estilo libururantz: 15. -REN/-KO: Ikastolaren zuzendaria ala Ikastolako zuzendaria?, 89.-101. or.
  • EGO: 3.2.5. NOREN (jabego-genitiboa), 340. or.; 3.2.14. NONGO (leku-genitiboa); NONGO/NOREN 371.-377. or.
  • Gramatika ariketak I: NOREN eta NONGO kasuak, 206., 208., 210., 212. or.
  • Atalak-2: Autoko giltza, gitarraren sokak, larruzko jantzia, 63. or.