Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema 120
NONGO kasuaren erabilera bereziak

AZALPENAK

“Hau da Euskaltzaindiaren erabakia: buru argiko neska, adineko pertsona, hiru hankako mahaia, bost orriko txostena,... eta antzeko sintagmetan, alegia, nolako galderari erantzuten diotenean, -ko hobesten da.
Horregatik, tradizioak erakusten duen bezala, eta idazle gehienek segitu duten bidetik, -ko atzizki-forma da hobesten dena, eta ez -tako”.

Iturria: Estilo libururantz, 88. or.

-KO atzizkiak eratzen dituen izenlagun deskribatzaileek zein neurria (adina, prezioa, pisua, iraupena, ...) adierazten duten izenlagunek ez dute numero-markarik onartzen. Horrelakoetan -KO atzizkiak beti forma bera du, -(e)tako numero-marka onartu gabe.

 
DOKUMENTAZIOA
  • Euskaltzaindiaren arauak: 34. araua:
    http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0034.pdf
  • EGLU-I (eranskina): 2.1. -KO atzizkia eta izenlagun deskribatzaileak, 52. or.; 2.1.4. Zenbatzailea + izena + (izenondoa) + -ko, 56. or.
  • Estilo libururantz: 14. Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia, 85. or.
  • Gramatika laburra-1: 6.2.2.3. Izen Sintagman oinarrituriko izenlagunak, 173.-175. or.
  • EGO: 2.5.3.2.1. Izen Sintagma + -ko, 195. or.
  • Gramatika ariketak I: “3 urteko umea; 12 euroko menua; handik 20 kilometrora...”, 126. or. “-ko atzizkiaren erabilera: ibaiko arrainak eta bi urteko umea”, 210. or.
  • Atalak-1: 34. or.
  • Atalak-2: Autoko giltza, gitarraren sokak, larruzko jantzia, 63. or.