Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema 110
Neurriak eta ontziak

AZALPENAK

- Esne kutxa bat esaten badugu, ontziaz ari gara.
Nolako kutxa? galderari erantzuten dio, eta ontzi mota adierazten du.

- Kutxa bat esne esaten badugu, edukiaz ari gara, kantitateaz.
Zenbat esne? galderari erantzuten dio, eta esne kantitatea edo edukia adierazten du

Iturria: Gramatika ariketak I, 134. orritik hartutako eskema.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 3.2.1.5. Baso bat ur eta antzekoak, 183.-187. or.
  • Gramatika laburra-1: 4. Determinatzaileak, 93.-94. or.
  • EGO: 7.8.4. Kantitatea eta kopurua: 2. Baso bat ur # Ur baso bat, 856. or.
  • Atalak-2: Neurriak, 41. or.