Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 1010
*ZEREN... +... (E)LAKO / ...-(E)NEZ

AZALPENAK

ZEREN: “Zer” galde-hitzaren genitiboa da eta bigarren perpausaren hasieran agertuko da beti (batzuetan “eta”rekin indarturik: “zeren eta”).

Beti perpausen arteko lotura gauzatzen du eta ez da bestelako osagaien artean agertuko (izen sintagma, izena, adjektiboa eta abar).

Batzuetan “zeren (eta)” soila agertzen da, aditzak inolako markarik ez daramala: holakoetan lokailua da.

Besteetan, berriz, “zeren”ez gainera aditzean “BAIT”- edo -“EN” ageri da: holakoetan perpaus txertatua dugu.

Iturria: EGLU-IV, 13.-15. or.

EGLU-IV gorabehera, baliabide hau kontuz eta tentuz erabili beharra dagoela diote gramatikari gehienek, batez ere testu idatziei dagokienez, eta horrelakoetan “BAIT”- eta -“EN” menderagailuak dituztela lehenetsiz (ikus ondoko dokumentazioa). Are gehiago, testu idatzietan baliabide hau erabili beharrean kausazko bestelakoak proposatzen dituzte: -LAKO, -NEZ (GERO), - LA ETA , BAIT-, -TZEAGATIK, ...ETA, IZAN ERE, BADA...

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-IV: 13.-15. or.
  • Euskal Hiztegia
  • EGO: 702.-708., 808.-809. or.
  • Estilo libururantz: 304.-305. or.
  • Euskara jatorra: 163. or.
  • Oración causal: 249.-267. or.
  • Gramatika gaitasuna: 184.-191. or.