Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 100
Neurriak adierazteko prozedurak

AZALPENAK

- Akatsa da gaia edo materia adierazten duen hitza kantitatearen edo kopuruaren aurretik jartzea.

- Ohiko beste akats bat da gaia edo materia adierazten duen hitzari artikulua jartzea (adibidez, litro bat esneA).

Iturria: EGO, 855. or.

Kontuan hartu behar da, dena dela, batzuetan bi formak ere zuzenak izan daitezkeela, zer esan nahi den, desberdinak baitira, adibidez, baso bat esne eta esne baso bat. Lehenbizikoak kantitatea adierazten du eta bigarrenak nolako basoa den, zer hartzeko basoa den.

 
DOKUMENTAZIOA
  • EGLU-I: 3.2.1.5. “Baso bat ur” eta antzekoak, 183. or.
  • Gramatika laburra-1: 4. Determinatzaileak, 93.-94. or.
  • EGO: 7.8.2. Pisua, 7.8.4., Kantitatea eta kopurua, 855.-856. or.
  • Gramatika ariketak I: Kilo bat azukre, 134.-135., 145. or.
  • Atalak-2: Neurriak, 41. or.