AZALPENAK |
“Izen zenbakarriek kopurua adierazten dute, izen neurgarriek kantitatea adierazten dute eta izen neurgaitzek intentsitatea adierazten dute”. Iturria: EGO, 101. or. Beraz, izen bakoitza zein multzotakoa den kontuan hartu behar da. Izan ere, izen neurgaitzekin intentsitatea eta maila adierazteko zenbatzaile zehaztuak eta zehaztugabeak ezin dira erabili, ezin baitira kontatu. Ez dago esaterik “gogo bat”, “hiru gogo” eta horrelakorik. Kontatu ezin diren hauetan, orduan, ez da egokia “asko”/”gutxi”-ren antzeko zenbatzaileak erabiltzea eta zenbatzaileen ordez, “handi”/”txiki” edo antzeko adjetiboak erabiltzen dira. Dena dela, salbuespen bat “denbora asko” esatea da. Iturria: “Asko eta Handia”, Ikastira-I |
DOKUMENTAZIOA |
|