Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 070
-Az amaitzen diren hitzen arazoa

AZALPENAK

1. Deklinabide mugagabea behar bezala erabiltzeko ezinbestekoa da jakitea zein diren bukaeran -a berezkoa duten hitzak (adibidez: bi anaia, jaiotza-tasa).

2. -A berezkoa duten hitz horiek bukaerako -a bokalari eusten diote izenondo eta determinatzaileekin batera erabiltzen ditugunean (adibidez: bidaia on bat, pertsonaia hori, erregina dotore bat, animalia ankerra, ausardia handia).

3. Kontuz jokatu beharra dago maileguz hartutako hitzekin (-ncia, -logia, etab.); izan ere, erdal jatorriko hitzetan maiz kentzen da bukaerako -a, mugatzailea delakoan edo (adibidez: *zientzi guztiak ari dira izugarri aurreratzen, *ideologi batzuk baztertzaileak dira).

4. Beste hutsegite bat deklinabide mugatu plurala eta mugagabea behar bezala ez bereiztea da, hau da, mugagabea behar bezala ez erabiltzea: “zenbait, bi, hiru eta horrelakoak semantikoki pluralak direnez, deklinabidean ere plurala 'markatzeko' eta 'agerian' jartzeko joera izaten dugu askotan -inguruko erdararen eraginez edo bestela- mugagabetasunaren ikuspegia galduta” (Euskaltzaindiko Gramatika Batzordea -1994c: 913-) (adibidez: “Berrehun pertsonaren aurrean”).

Iturria: Estilo libururantz: 80.-85. or.

 
DOKUMENTAZIOA
  • Estilo libururantz: -A berezkoa duten hitzen deklinabide okerra: *zenbait pertsonentzat ..., 80.-85. or.; -A berezkoa duten atzizkien eta izenen zerrenda osatugabea, 80. or.
  • EGO: 3.1.10. “A”z amaitutako hitzak, 321.-322. or.; “A” itsatsia duten hitzik eta atzizkirik erabilienen zerrendak, 322. or.
  • Gramatika praktikoa-1: 3.1.1.2. Izen arruntak, 89. or.
  • Gramatika praktikoa-2: 66. ariketa.
  • Gramatika gaitasuna: 39. or., 14. ariketa.
  • Euskaltzaindiaren arauak:
    http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0025.pdf