AZALPENAK |
“Zein” nahiz “zeinen” galdetzaileak adjetiboaren maila adierazten dute eta aditzari zehar-galderaren “-en” atzizkia erantsi behar zaio. “Zein”-en ordez “zer” (edo “ze” esaten dugu ahozko hizkeran) erabiltzeko joera ere bada. Azken “zer” hori ez da egiazko galdetzailea, horrek izen-sintagma mugagabea eskatzen baitu. Hemen “nolako”-ren baliokidea dela ematen du. (Iturria: EGLU-I: 34.-35. or.) Hortik dator nahastea, eta artikulurik gabeko erabilera desegokia: egiazko galdetzailea balitz, haren ondoan doan izenak ez bailuke artikulurik hartuko. Konpara bitez bi perpaus hauek eta haietan bereziki ZER horrek batean eta bestean dituen desberdintasunak: zer etxe da zurea? vs zer etxea, zurea! Lehenengoan etxe mugagabean; bigarrenean, berriz, mugatuan. |
DOKUMENTAZIOA |
|