Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 010
Artikulua ez jartzea

AZALPENAK

Gaztelaniaz batzuetan horrelako determinatzailerik jartzen ez denez (¿quieres chicle?, ¿vendes whisky?, ¿han tomado cognac?, ¿quieres croissant?…) euskarazko perpaus baliokideak ere hala kopiatzen dira, mugagabeko forma emanez osagarri zuzenari. Hegoaldeko tradizioan hiru forma dira usadioan, euskarazko hitz arruntekin eta ongi integratuekin: absolutibo mugatu singularra erabiltzea, partitiboa erabiltzea edo zenbaki bat. Horrela, Hegoaldean behintzat, formarik arruntenak hauek dira: esnea nahi duzu?, croissant bat nahi duzu?, txokolatea saltzen duzu?, nahi duzu txiklerik?

Egia da erdaratik datozen hitzekin sarritan agertzen direla mugagabe soila erabiltzeko joerak, segur aski indartzen ari direnak: nahi duzu karamelo?, etxean hartzen duzue puré?, gustatzen zaizu croissant?, whisky edaten duzu? Baina joera hori ez denez ageri euskarazko hitz arruntenekin (nahi duzu esnea?, oilaskoa gustatzen zaizu?, ardoa hartuko duzu?…), pentsa liteke joera hori gehienbat euskaraz ongi integratu gabeko hitzekin gertatzen dela, eta beste bideak hobetsi behar direla.

 
DOKUMENTAZIOA
  • Estilo libururantz: 83. or.
  • EGO: Determinatzaileak, 128.-138. or