Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 8. saio honetan, ahozkotasuna zer den eta ahozkotasunaren lanketan kontuan hartu beharreko zenbait kontu didaktiko azaltzen ditu Ainhoa Ezeiza esatariak.
GAIAN SAKONTZEKO:
Javier Encina eta Ainhoa Ezeiza (2017). Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna. A. Ezeiza eta J. Encina (koord.), Posible denaren segurtasunetik ezinezkoaren itxaropenera (91-108). Donostia: ISM-UPV/EHU. https://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=892
KREDITUAK:
Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
Musika: “Minaren mintzoa”, “Kateak” eta “Hitz lauz” – Jon Gurrutxaga
CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.
Dagoeneko zabalik da datorren ikasturteko Prest Gara irakasleen formakuntzarako eskaintza. Izena emateko baldintzak mugatuak badira ere, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza formal ez unibertsitarioetako irakasle bazara, seguruenik izena eman ahalko duzu.
Deialdiko eskaintza osoa hemen dago argitaraturik:
Gure taldea ikerketa eta formakziokoa da, hau da, ikerketaz gain, interes handia dugu formazio aplikatuan, eta horrek eraman gaitu Prest Gara programan urtero bi edo hiru ikastaro ematera, besteak beste.
Datorren ikasturteko deialdia (2019/2020) desberdina izan da prozeduren aldetik eta ondorioz, Euskoiker Fundazioaren izenean emango ditugu (honek zenbait tira-bira eragin badizkigu ere, aukeran nahiago genuelako EHUren izenean eman, baina tira).
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, lan-talde bat eratu dugu, deialdiko bi multzotako ikastaroak eskaini ahal izateko: 11 eta 12. multzoak. Guztira 11 ikastaro izango dira, eta guztiak online:
756-Ulermenezko irakurketa Lehen Hezkuntzan
905-Blogak hizkuntza geletan
275-Liburutegia, ikasteko eta irakurzaletasuna sustatzeko gunea: antolaketa eta jarduerak
1.txanda: 2019ko ekainaren 3tik 14ra arte, biak barne
756-Ulermenezko irakurketa Lehen Hezkuntzan. Koord.: Ainhoa Ezeiza. Irakasleak: Ainhoa Ezeiza, Javier Encina eta Nahia Delgado. 2019ko irailaren 3tik 30era.
905-Blogak hizkuntza geletan. Koord.: Ainhoa Ezeiza. Irakasleak: Ainhoa Ezeiza, Nahia Delgado eta Javier Encina. 2019ko irailaren 9tik urriaren 21era.
2.txanda: 2019ko irailaren 9tik 27ra arte, biak barne
166-Irakurketa lantzeko estrategiak eta baliabideak Bigarren Hezkuntzan. Koord.: Ainhoa Ezeiza. Irakasleak: Ainhoa Ezeiza, Javier Encina eta Nahia Delgado. 2019ko azaroaren 4tik abenduaren 9ra.
295-Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu? Koord.: Ainhoa Ezeiza. Irakasleak: Ainhoa Ezeiza, Javier Encina eta Nahia Delgado. 2020ko apirilaren 9tik maiatzaren 22ra
Ikastaro hauetan, azken urteotan lantzen ari garen ikuspegi teoriko-praktikoa zabaldu nahi genuke zuen arten. Konplexutasunaren teoriaren markoan, ikuspegi dialektikoan oinarrituz, ahozkotasuna abiapuntu duten lan egiteko moduak lantzen ditugu. Ahozkotasunetik jotzen dugu idatzizkotasunerantz, eta norbanakoaren lana talde-lanarekin eta lan kolektiboarekin elkarlotzen dugu, ilusionismo soziala deritzoguna praktika etiko gisa. Bizikidetza lehen planoan jartzen dugu horrela.
Gure argitalpen berrian jaso ditugu bai hausnarketak eta bai esperientzia interesgarri batzuk:
Hementxe gabiltza, berriz ere, Eusko Jaurlaritzako Prest Gara programan “Hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan” ikastaroan lanean, eta partaide batek dilema bat planteatu du: euskaraz ez dakiten ikasleak ikasgelatik atera behar dira, euskara lantzeko?
Estrasburgeko eskola bat – El País egunkaria
Dilema honen atzean, segregazioa ezkutatzen da. Euskal Herrian hau ohikoa dela esan izan dudanean, zeharo harrituta geratu da jendea, ea hori salbuespen den, oso kasu berezietarako, eta nik ezetz, politika normala dela hori. Orduan, hizkuntza bat ikasteko, hizkuntza hori normalean hitz egiten duten pertsonengandik aldendu behar dira ikasleak? Bitxi samarra. Aparteko gela horrek gehiago du ghetto itxura, laguntza gelaren itxura baino: homogeneotasunetik aldentzen diren guztiak bildu egiten dira eta trataera bera ematen zaie, “bertako vs. atzerritar” taldekatzea eginez.
Askotariko ikerketak egin dira ea hobe den hizkuntza ez dakien jendea aparte jartzea ala ez, artikulu honetan adibidez laburpen bat egin du Paula Labianok:
Ikasgelatik kanpo/ikasgelaren barruan dilema gisa planteatzen da (abantailak/desabantailak), baina ahaztu egiten da hor beste kontu bat dagoela: ea ikasgelan dauden irakasleen irakats-praktika zein den. Horrek asko eragiten du erabakian, ze ikasgelan dagoen irakasleak ikasle horiek baztertzen baditu eta hala sentiarazten badie, beharbada hobe da lasai eta aparte egotea. Aldiz, ikasgelan dagoen irakasleak lan egiteko modu irekia baldin badu, hau da, “eskola inklusiboa” deritzon moduan egiten badu lan, adibidez, orduan suposatzen da ikasle horiek ikasgelaren parte izango direla eta euren aberastasun horretatik abiatuz euren ekarpenak egin ahal izango dituztela.
“Eskola inklusiboa” komatxo tartean jarri dugu gu ez gaudelako ados normalean zaku horretan jartzen diren praktikekin, baina agian klaustroan edo koordinazio-bileretan hitz egiteko baliagarria izan daiteke kontzeptu horretatik tiratzea. Irakasleak ez du zertan egin lan liburu batekin edo ahozko azalpen luzeak ematen, modu horretan zure ikasle horiek ezer gutxi ulertuko dute baina besteek ere ez! soilik errepikatu egiten dute baina normalean ez dute askorik ulertzen.
Irakasteko modu asko dago eta horietatik asko gaurko gaztetxoek esaten duten moduan “win/win” dira, hau da, denek irabazten dute aniztasunarekin. Eta normalean ikasgelan DBHn erabiltzen diren irakasteko moduak “lose/lose” erakoak dira, hau da, zailtasunak dituztenek galtzen dute baina besteek ere bai. Zenbait modelotan “win/lose” edo “lose/win” egiten da, hau da, edo zailtasunak dituztenek irabazten dute baina gainerakoek galtzen dute, edo alderantziz; baina hori irakasleen erabakia da.
Irakasleon lan egiteko era ahozkotasunean oinarritzen ez bada (ahozkotasunaren adiera honetan), irakaslearen programazioan oinarritzen bada (ikasgelako errealitatea dena delakoa izanda ere), lan egiteko dinamikak bizikidetzazkoak ez badira (bizikidetzaren adiera honetan), orduan gainerakoa alferrikakoa da, egunero izango baitira ikasleak segregatuak. Segregatuak diren ikasleek sentituko dute lekuz kanpo daudela eta ondorioz autoestimu baxua izango dute, portaera erasokoiak izango dituzte, “pasotak” izango dira edota zailtasunak izango dituzte ikasketetan segitzeko; eta segregazioan garaile diren ikasleek ikasiko dute ondo dagoela jendea baztertzea, pertsona horien egoera ez dela euren ardura eta normala dela pertsona batzuk beste batzuen gainean egotea.
2018ko martxoaren 8an, eraso sexista bat gertatu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campusean: Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle gizonezko batek bi ikasle emakumezko iraindu eta makilez jo zituen, Leioako Ikasle Feministek salatu bezala. Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzak eraso hau gertatu izana onartu du eta irakaslea hilabete batez zigortu du, lanera joan ezinik.
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen irratsaio honetan, albiste hau azaltzeaz gain, hartutako erabakia zalantzan jarri dut, botere-harreman argian gertatutako erasoa izanik bestelako neurriak hartu beharko liratekeelako. Irakasleak hiru botere-mota ditu metatuak: gizonezkoa, irakaslea eta medikuntza eremuko kargu eta harreman-sareak edukitzea. Horrek esan nahi du ikasle erasotuek eta prozesu honetan laguntzen ari diren bestelako ikasleek askotariko errepresaliak jasan ditzaketela.
Onartezina da irakasle batek ikasleak makilez jo ostean, fakultatean inolako damurik adierazi gabe ibiltzea, erasorik gertatu izan ez balitz bezala. Baina kezkagarriagoa da zer egingo duen, zigorra jaso eta gero, fakultatera itzultzen denean.
Neurri zorrotzagoak hartu beharko liratekeela uste dut.
Dulantziko Mitxoleta Libertarioak irratsaioaren seigarren honetan, aste honetan klaseetan jorratu dugun gai bat ekarri dugu harira: zertarako Zientzia? Nola lantzen dira gizarte-zientziak? Zein dira Unibertsitatearen muga garrantzitsu batzuk Zientziaren garapenarekiko?
Deskargatu
Lagungarri gisa, artikulu hau erabili dugu: Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina (2018). Zientziaren jabe-gabetzea, etika eta haurrei lotutako ikerketak. https://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=940KREDITUAK
Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
Filosofi aldaketak – Beti Mugan
Zientziaren indarra – Noizbait
Grabitatearen aurka – Zea Mays
CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera. Programako irudiaren jatorria: ElDiario.es
Egun hauetan lan eta lan gabiltza, Radio Alegría Libertaria eta Dulantziko Mitxoleta Libertarioak online irrati librea garatzen, eta aitzakia erabili dugu 2015ean Euskadi Irratian egindako elkarrizketa bat berriz ere belarrira ekartzeko. 2015ean izan ziren Jabe-gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak, eta Kolonbian, Mexikon, Andaluzian, Kanariar Uharteetan.. egiteaz gain, Lesakan egin genuen jardunaldien atal bat, jabe-gabetzearen eztabaida gure artean ere izateko.
Ikaslean lanean
Irratsaio honetan, jabe-gabetzea zer den azaltzen da, baita bere zortzi zutabeen inguruko hitz pare bat ere: zaintzak, askatasuna, eraikitze kolektiboa, konfiantza, elkarren beharra eta autonomia, alaitasuna, desazkundea eta itxaropena.
Tartean, musika hau entzuteko aukera izango duzu:
Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
Quién manda aquí – Esne Beltza ft. Mala Rodríguez & Fermin Muguruza (Hemen eta hor)
Otsailaren 6an jaso genuen webgune honen berri. Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako laugarren mailako ikasle talde batek egindako webgunea da HitzKeta (http://hitzketa.webnode.es), euskal ipuin, abesti eta olerkien txokoa.
Ikasleekin lantzeko, seme alabei kontatu eta kantatzeko, edota tarte atsegin bat pasatzeko moduko material bilduma da, eta materiala euskaraz badago ere, azalpenak lehenik euskaraz eta ondoren gaztelaniaz gehitu dituzte, euskaraz ez dakien jendeak ere ulertzeko moduan (euskaraz ez dakiten gurasoei batez ere).
Hitzketa webguneko abesti bilduma
Sartu, kuxkuxeatu, hautatu eta erabili, baietz zuri ere hitzek egin kili-kili!
HitzKeta taldea kide hauek osatzen dute: Naroa Mendizabal Sandonís, Haritz Mujika Lasa, Maddi Murgiondo Moiua eta Miren Puertas Abaunz ikasleek. Aurtengo ikasturtean aukera izan dut eurak ezagutzeko, tarte laburrez izan bada ere, eta oso gustura ibili naiz eskoletan sortutako eztabaidetan eta egin zituzten ekarpenekin.
Hitzketa taldea
Eskerrik asko Naroa, Haritz, Maddi eta Miren hezitzaileok, euskarazko materialak sortzea eta ikusgarritasuna ematea gako da eta izango da internet nonahiko egin den gizarte honetan.
Ikastaro honen berri izan dut eta uste dut interesgarria izango zaizuela, bai irakasleoi, bai Hezkuntzaren eremuko ikasleoi eta bai, oro har, hizkuntzen irakaskuntzarekin (izan arlo linguistikoetan zein ez linguistikoetan) eta murgiltze prozesuekin interesa dugun guztioi:
‘Euskara ardatz duen ikastetxearen hizkuntza proiektua’uztailaren 12, 13 eta 14an izango da Donostian
Ikasle guztiek euskarazko hizkuntza komunikazio gaitasun egokia gara dezaten lortzeko nolako esku hartze didaktikoa egin eskolan aztertuko dugu, Euskal Herriko eta Europako adituen parte hartzearekin
Matrikula egiteko unerik egokiena da: maiatzaren 30a arte matrikula murriztua
Gure Hezkuntza Sistemak anbizio handiko hizkuntza-helburuak ditu. Gertuko jendartean eta mundu zabalean era aktiboan parte hartzeko hizkuntza-komunikaziorako gaitasun egokia izango duten pertsonak hezi nahi ditugu: elebidunak eta eleaniztunak. Edozein eremutan (pertsonala, soziala, akademikoa eta laborala) eta egoeratan, bi hizkuntza ofizialetan erraztasunez jardungo dutenak, eta atzerriko hizkuntza batean (edo bitan), nahikotasunez.
Xede horiek lortze aldera, ezinbestekoa dugu ikasleek gaitasun sakona, luzea eta zabala garatzea eskolatze-hizkuntzan, euskaran alegia. Izan ere, egun euskara dugu ikasle gehien-gehienen eskolatze-hizkuntza (gurasoek horrela aukeratuta), eta horietako askorentzat bigarren hizkuntza ere bada; etahizkuntza gutxiagotua, gainera (oraindik ez du lortu gaztelaniarekiko berdintasun-maila jendarte-egoeretan).
Gauzak horrela, eskolak trataera didaktiko berezia eta egokitua eman behar dio eskolatze-hizkuntzari. Euskararen ikas-irakaskuntzaren prozesua ondo bideratu; bai eskolaldiaren hasierako urratsetan (murgiltze-prozesua deituan), baita ondorengo mailetan ere. Eskolaldiko maila guztietan ikasleek euskarazko Hizkuntza Komunikazioa Gaitasuna garatzen jarraitzen dutela ziurtatu behar dugu, eta horri begira hizkuntzen arteko trataera integratua (bateratua eta dibertsifikatua) jorratu, batetik, eta, bestetik, arlo ez linguistikoetan edukiak eta hizkuntza-alderdiak batera landu. Gai hauetaz jardungo dugu ikastaroan.
Volapük Argitaletxearekin batera egindako akordioaren lehen fruitua da SIN PODER. Construyendo colectivamente la autogestión de la vida cotidiana. Javier Encina eta Ainhoa Ezeiza dira liburuko koordinatzaileak.
Volapük Argitaletxearekin batera, UPV/EHUko Ilusionista Sozialen Mintegiak, UNILCO-espacio nómadak eta Ilusionista Sozialen Kolektiboak hartu dute parte edizioan.
Liburu honetan, jabe-gabetzearekin lotuta ikusi ditugun hainbat artikulu bildu ditugu, eta liburuaren hiru atalak Erika Garridoren irudiek eta Isabel Escudero zendu berri den poemek aurkezten dituzte.
Isabel, udaberritiar beti, Loreek euren gozoan har zaitzatela
Oso pozgarria izan da hainbeste jenderekin topatzea liburuaren bidean, eta gustura jarraituko dugu jendea topatzen liburuaren aitzakiaz… Halako aurkezpen-tailer-debateren bat antolatu nahiko bazenu, edo liburua eskuratu nahiko bazenu, idatziguzu ilusionistasozialak@gmail.com helbidera. Liburuaren salneurria: 16 euro.
Emango dugu aurkezpen, debate eta tailerren berri gure sare sozialen bidez:
Aste honetan bertan egingo ditugu lehen aurkezpenak, Madril eta Guadalajaran. Liburua aurkeztearekin batera, saiatuko gara tailer-debate bat zabaltzen, azken batean liburua aitzakia bat baino ez da jendearekin topatzeko!