Camino de migas
Eskinako menua
Argibideak
Doktore Euskaldunak aplikazioa ikertzaile doktore euskaldunak bilatzeko tresna da.
Aplikazioak bi funtzio ditu: bata izena eman nahi dutenentzat eta bestea arlo jakin bateko doktoreak bilatu nahi dituztenentzat.
Datu basean doktoreak bilatzeko hiru aukera daude: jakintza arloa zehaztea, gako hitzak sartzea, edo aldi berean aurreko bi aukerak baliatzea.
Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, zure datuak UPV/EHUren fitxategi batean sartuko ditugula adierazten dizugu. Halaber, jakinarazten dizugu zure datuak eskuragarri egongo direla sarean eta edonork ikusi eta erabili ahal izango dituela.
Zure datuak zeuk beste inork ezin izango ditu aldatu. Gogoan izan eskubidea duzula zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo desadostasuna adierazteko. Horretarako, interneteko helbide honetan kontsulta dezakezu datu pertsonalen babesari buruzko UPV/EHUren araudia: www.ehu.es/babestu
Bestalde, webgunea erabiltzean eman dituzun datuak egiazkoak direla bermatu behar duzu: zure ardura da datuak eguneratuta edukitzea, unean uneko errealitatearekin bat etor daitezen. Emandako datuen ondorioz gezurrezko adierazpenak edo adierazpen okerrak egiten badira, eta informazio horrek kalteak eragiten baditu, erantzulea zeu izango zarela ohartarazi nahi zaitugu.
Euskara eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordetzatik gainbegiratuko dira datu baseko sarrera berriak, eta sarrera desegokiren bat gertatzen bada, ezabatua izango da.