Esto es la dockbar

Camino de migas

Doktore euskaldunak

Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) xedea euskarazko unibertsitate jarduerak bultzatzea da, eta bide horretan 2010eko abenduaren 22ko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartu zuen honako unibertsitate hauen arteko lankidetza bultzatzea euskara bultzatzeko xedearekin: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitatea.

Hartutako akordio horretan jasotzen diren ekintza zehatzen artean, hau ageri da: euskarazko ezagutzak dituzten doktoreen datu base bat abian jartzea, hizkuntza horretan osorik edo zati baten aurkezten diren lan akademikoak ebaluatzeko.

Halaber, UPV/EHUko Euskararen II. Plan Gidariaren (2013-2017) jarduera eremu bat da beste unibertsitate erakundeekiko elkarlana, eta eremu horretarako aipatzen diren ekintza zehatzen artean dago doktoreen datu basea osatzea.

Euskara Akitania, Nafarroa eta Euskadiko eskualdetan erabiltzen da, eta horietan guztietan dago euskarazko unibertsitate eskaintza. 1970eko hamarkadaz geroztik unibertsitateko euskarazko irakaskuntza gora egiten ari da, nahiz eta eskualde guztietan ez dagoen maila berean.

Euskal Herriko unibertsitateen jardunean, euskarazko irakaskuntzarako testuen sorkuntza, graduondoko ikasketen eskaintza, dibulgazio zientifikoa, tesien irakurketa eta proiektu zientifikoen ebaluazioa askotan mugatuta gertatzen dira gai espezifikoetan euskaldunik ez dagoelako edo daudenak ezagun ez direlako.

Ildo horretan Doktore Euskaldunak aplikazioa euskaldunak diren doktoreen datu base bat osatzera dator, eta euskararen presentzia eremu akademiko guztietan areagotzeko balioko du. Helburuak honako hauek dira:

  1. Doktore euskaldunak dituzten unibertsitateen, ikerketa eta teknologia zentroen eta enpresen eta erakundeen elkarlanaren bidez, doktore euskaldunen erreferentziazko datu basea bilakatzea.
  2. Euskarazko doktoretza tesietarako epaimahai euskaldunak eratzeko UPV/EHUtik kanpo doktoreak bilatzea.
  3. Lehiaketa (edo oposizioa) euskaraz egin nahi eta ahal den irakasle plazetarako epaimahai euskaldunak eratzeko, UPV/EHUtik kanpo doktoreak bilatzea.
  4. Euskal enpresetan eta erakundeetan doktore euskaldunen beharrizana asetzea.
  5. Euskal diasporako unibertsitate, enpresa eta erakundeetako doktore euskaldunekin lankidetza bideratzeko datu basea izatea.
  6. Doktore Euskaldunak datu basea elikatzen duten beste unibertsitate, enpresa eta erakundeei UPV/EHUtik bide ematea doktore euskaldunen zerrenda eskura izan dezaten.