Breadcrumb

Albisteak

UPV/EHUk ikasteko gelak zabalduko ditu hiru campusetan azterketa garaian

Lehenengo argitaratze data: 2013/05/22

Irudia

UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu azterketa garaian hiru campusetan bere ikasleentzat.

Arabako Campusean, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan irekiko dira ikasteko gelak gaurtik, maiatzak 20, uztailaren 9ra arte. Astelehenetik ostiralera 21.00etatik 24.00etara irekiak egongo dira, eta asteburuetan 9.00etatik 24.00etara. Bestalde, ikasleek behar badute, ikasteko gelak zabalduko dira Las Nieves eraikinean ere, astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 21.00etara.

Bizkaiko Campusean, joan zen larunbatetik, maiatzak 18, uztailaren 7ra arte irekiko dira ikasteko gelak. Bilbon, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuan eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (Luis Briñas-eko sarrera) egongo dira, 9:30etik 22:00etara arte. Gainera, UPV/EHUko Bizkaiko Ikasle Kontseiluaren eskaera dela eta, Foru Liburutegiak (Diputación kalea,7, Bilbo), bere ordutegia luzatuko du maiatzaren 20tik uztailaren 7ra arte (9:00-22:00), asteburuak barne.

Gipuzkoako Campusean, joan zen larunbatetik, maiatzak 18, eta uztailaren 14ra arteko asteburuetan zabalik egongo dira ikasteko gelak, Ignacio María Ibarrola eraikinean. Ordutegia 8.00etatik 22.00etara izango da.

Gipuzkoako eta Bizkaiko campuseko ikasteko geletan sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela beharrezkoa da.