XSLaren edukia

Bigarren Hizkuntzaren Literatura II: Euskara25344

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25344

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskal narratibak XX. mendean izan duen bilakaera aztertuko da irakasgai honetan, generoaren ezaugarri eta berezitasunetan sakonduz. 1980ko hamarkada arteko euskal narratiba idazle, eta lan esanguratsuenak aztertuko ditugu, bere testuinguru sozio-kulturalean azalduz. Ikuspuntu konparatzailea egingo dugu geure eta literaturaren kritika eta teoria garaikidean ohikoak diren tresna metodologikoez baliatuko gara.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK



1. Euskal Literaturako aroak, egileak eta lanak sakontasunez deskribatzea eta aztertzea, eta inguruko literaturaren eta literatura-teorien testuinguruan euskal lanak modu kritikoan baloratzea. (M03CM01)

2. Euskal literaturari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmitizen jakitea publiko espezializatuari (M03CM02)

3. Euskal literaturako testuak irakurtzetik abiatuta, modu zehatzean argumentatzea zenbait alderdi ezagutzeko maila erakutsi izana. (M03CM05)



HELBURU OROKORRAK:



1. XX. mendeko narratibaren ibilbidea izango da aztergai, eta beraz, Euskal Literaturaren sormen-eskola nagusiak eta proposamen estetiko esanguratsuenen irakurketa kritikoak landuko dira.

2. Horretarako, ezinbestekoa izango da Mundu Literaturako lan garrantzitsuenen berri eman eta hainbat egile eta obra unibertsalen irakurketa konparatzailea egitea.

3. Literatura-testuen irakurketa eta hurbilketa kritikorako metodologia landu eta praktikan jartzea.

4. Narratiba-lanen gaineko erreseina eta iruzkin kritikoak egiteko baliabideak eta gaitasunak lantzea.

5. Gaur egun kultura ikasketetan ohikoak diren hainbat kontzeptu, hala nola, “identitatea”, “hibridotasuna”, “periferia”, … euskal literaturara aplikatu eta iruzkinak egiten jakitea.

6. Euskal narratiba Modernitatea/Posmodernitatea bezalako kontzeptuen argitan aztertzen ikastea.

7. Euskal narratiba genero ikasketen argitan aztertzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA: XX. MENDEKO EUSKAL NARRATIBA. SARRERA OROKORRA

i. Euskal herritarren literaturak. Historiografia auziak.

ii. Euskal Literatur sistemaren bilakaera XX. mendean.

iii. Genero narratiboak eta bere bilakaera XX. mendean.

iv. Literatur Kanona: erdiguneak eta periferiak.

v. Modernitatea/posmodernitatea euskal literaturan.

vi. Testu narratiboen azterketa kritikoa: Narratologia.



2. GAIA: OHITURAZKO ELEBERRIA ETA NAZIOAREN MUGAK

i. Euskal eleberriaren sorrera berantiarraz. Nazionalismoaren eragina sorkuntza kulturalean.

ii. Ohiturazko literatura. Txomin Agirreren eleberriak.

iii. Ohiturazko narratiba laburra: Juan Bautista Bilbao “Batxi”, Kirikiño, Urruzuno.



3. GAIA: EMIGRAZIOA ETA EXILIOA EUSKAL NARRATIBAN



i. Testuinguru sozio-historikoa.

ii. Kritika postkoloniala. Euskal literaturaren "Beste"az.

iii. Amerikaren errepresentazioa euskal narratiban. Ardi galdua (2018), Resurrección María Azkue.

iv. 1936ko Gerra eta exilioa.

v. Martin Ugalderen narratiba. Iltzalleak (1961) eta Itzulera baten historia (1990)



4. GAIA: ELEBERRI MODERNOA



i. Jose Luis Alvarez Enparantza, “Txillardegi”, eta eleberri existentzialista euskaraz.

ii. Modernitatea eta heterodoxia Jon Miranderen narratiban. Haur besoetakoa (1970) eta Gauaz parke batean (1984)

iii. Ramon Saizarbitoriaren eleberriak: Berrikuntza eta esperimentazioa. Ehun metro (1976), euskal gatazkari buruko lehenengo eleberria.



5. GAIA: GENEROA ETA SEXUALITATEA. ARANTXA URRETABIZKAIAREN ELEBERRIAK.

i. Modernitate osteko eleberriak euskaraz.

ii. Genero Ikasketak euskal literaturan.

iii. Literatura femeninoa/feminista: Amaia Lasa, Mariasun Landa, Laura Mintegi…

iv. Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox (1979). Amatasuna, gorputza eta desberdintasunaren feminismoa.



6. GAIA: EUSKAL IPUINGINTZA XX. MENDEAN



i. Heterodoxo modernoengandik (Mirande, Aresti) POTT bandara.

ii. Bernardo Atxagaren narratiba.

a. Munduaren euskal mapa: globalizazioa, itzulpenak eta harrera kritikoa.

b. Obabatik Hamburgora: testuarteko bidaia.

c. Literatura fantastikoa.







MetodologiaToggle Navigation

Eskoletan, irakasgai bakoitzari dagokion edukien aurkezpena egingo du irakasleak, unitate bakoitzaren helburuak eta berauek lortzeko burutu beharreko irakurketa, solasaldi, aurkezpen, talde lan edo iruzkinak zehaztuz.



Literatur lanen eta berauei buruzko lan kritikoen irakurketa izango da beti irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaren oinarri, eta ikaslearen parte hartze aktiboa funtsezkoa izango da eskoletan.



Literatur lanen, kasu honetan, narratibaren azterketarako egokiak diren baliabide kritiko eta kontzeptu teorikoez jabetuko dira ikasleak, irakaslearen eskutik jasoko dituzten Literatura Konparatuko nahiz Literatur Kritikako kontzeptu eta giltza metodologikoen bitartez (Ikasketa Kulturalak, Ikasketa Sistemikoak, Narratologia, Genero Ikaskeak…) .



Baliabideei dagokienez, irakasgaiaren bibliografian zehaztuko direnez gain, euskarri desberdinetako baliabide digitalak erabiliko dira eskoletan. EGELAn aurkituko ditu ikasleak eskoletan erabilitako PPTak, testu-iruzkinetarako eskema eta ereduak, irakasgai bakoitzean gelan landutako testu eta materialak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • BI AZTERKETA PARTZIAL, BAKOITZAK NOTAREN % 40 KONTATUKO DU (%): 80

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO-MODUAK

Ikasleak gehien komeni zaion ebaluazio-modua aukeratu ahal izango du: ebaluazio jarraitua ala azterketa-proba.



1. EBALUAZIO JARRAITUA:

Kalifikazio moduak:



a) Bakarkako eta taldekako jarduerak ikasgelan: ariketak eta aurkezpenak (2 puntu)



b) Azterketa partzialak: bi azterketa partzial egingo dira lauhilabetekoan. Lehenengoa, lauhilabetekoaren erdialdean eta bigarrena, amaieran. Azterketa partzial hauetako bakoitzak 4 PUNTUKO balioa izango du eta biak gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko.

Azterketa partzial hauen egitura honakoa izango da: galdera teorikoak, batetik, eta literatur lan baten testu-iruzkina, bestetik.



Esandakoaz bat, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.



2.AZTERKETA-PROBA: [0-10 puntu]. Ebaluazio jarraituan parte hartzen ez duten ikasleek, 10 punturen balioa izango duen azterketa egin beharko dute azterketa egun-ofizialean. Azterketa honetan galdera teorikoak eta testu iruzkina egongo dira.



Oharra:

Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria”.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia egin behar duten ikasle guztiek azterketa egingo dute irakasgaia gainditzeko, eta honek notaren % 100 kontatuko du. Bere egitura honakoa izango da: testu iruzkina eta galdera teorikoak, guztiak irakasgaiaren programako edukiekin lotura dutenak.



Ebaluazio sistema hau aurrez-aurreko irakaskuntzarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko ditu informazio eta eguneratze guztiak.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Kurtsoko derrigorrezko irakurgaiak (irakurketa hurrenkeran):

Agirre, Txomin: Garoa, Euskal Editoreen Elkartea, 1990.
Ugalde, Martin, Itzulera baten historia, Donostia: Elkar, 1990.
Saizarbitoria, Ramon, Ehun metro, Donostia: Erein, 1976.
Urretabizkaia, Arantxa, Zergatik Panpox, Donostia: Erein, 1979.
Atxaga, Bernardo, Obabakoak, Donostia: Erein, 1988.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aldekoa, Iñaki (2008) Euskal Literaturaren Historia, Donostia, Erein.

Kortazar, J. (2000) Euskal Literatura XX. mendean, Zaragoza, Prames.

Olaziregi, M.J. (1998) Bernardo Atxagaren irakurlea, Donostia, Erein.

Olaziregi, M.J. (1999) Intimismoaz harandi: Emakumezkoek idatzitako euskal literatura, Donostia: Eusko Ikaskuntza.

Olaziregi, M.J (2002) Euskal eleberriaren historia, Labayru-Amorebieta-Etxanoko Udala.

Olaziregi, M.J. (2011) XX. mendeko narratiba, www.basqueliterature.com

Gehiago sakontzeko bibliografia

Askoren artean (2008) Literatura Terminoen Hiztegia, Bilbo, Euskaltzaindia.
Askoren artean (2009) Gerra Zibila eta euskal literatura, Euskera 52.2, 2009.
Aldekoa, Iñaki (1998) Mendebaldea eta narraziogintza, Donostia, Erein.
Gabilondo, Joseba (2006) Nazioaren hondarrak. Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak, Bilbo, EHU.
Hernandez Abaitua, Mikel (2008) Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberrigintza, Bilbo, EHU.
Kortazar, Jon (2017) Pott banda (1977-1980). Ekilibrista bihotza, Sorzain.
Olaziregi, Mari Jose (2000) Intimismoaz harandi. Emakumezkoek idatzitako euskal Literatura, Donostia, Eusko Ikaskuntza.
Olaziregi, Mari Jose (2012) Basque Literary History, Reno, Center for Basque Studies.
Otaegi, Lourdes (1999) Bernardo Atxaga: Egilearen hitza, Bilbo, Labayru.
Otaegi, Lourdes (2000) Joseba Sarrionandia: marinel zaharraren kantua, Bilbo, Labayru.
Ravelli, Alvaro (zuz) (2011) Egungo euskal ipuingintzaren historia, Bilbo, EHU.
Retolaza Gutierrez, Iratxe (arg) (2007) Egungo euskal eleberriaren historia, Bilbo, EHU.
Rodriguez, Eider (2014) Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat, Donostia, Utriusque Vasconiae.
Toledo, Ana (1989) Domingo Agirre: Euskal eleberriaren sorrera, Bilbo, Bizkaiko Foru Aldundia
Uribe, Kirmen (bil.) (2001) Azken aldiko euskal narratiba, Iruñea, UEU.
Urkizu, Patri (2000) Historia de la Literatura Vasca, Madrid, Uned.

Aldizkariak

ASJU; Lapurdum; Euskera, Riev; Egan, Fontes, Oihenart, Uztaro, Senez, Igela, Ustela, POTT, Susa, Oh Euzkadi!... (cf. http://andima.armiarma.com)

Web helbideak

• Euskal Literatura Ataria: www.basqueliterature.com
• Euskal Literaturaren Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com
• Kritiken hemeroteka: www.armiarma.com/kritikak.htm
• Klasikoen Gordailua: www.klasikoak.armiarma.eus
• Etxepare Euskal Institutua: www.etxepare.eus/argitalpenak
• EIZIE: www.eizie.eus
• EIE: www.idazleak.eus
• Galtzagorri: www.galtzagorri.eus
• EEE: www.editoreak.eus
• Center for Basque Studies: https://www.basque.unr.edu/books.html
• Auñamendi Eusko Entziklopedia: http://www.euskomedia.org/aunamendi

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)